Bizkaiko gotorleku nabarmenetariko bat da. Murgil zaitez maitagarri-ipuinetako gaztelu honen hormek gordetzen duten Erdi Aroko historian. Gazteluaren goialdea bakarrik bisita daiteke.
Euskadiko Monumentu Nazionala. Eraikin dotore hau derrigorrez ezagutu behar da, eta baita bere armarri ofizialak ezkutatzen duen kondaira ere. Kostaldeko Done Jakue Bidea.
Balio handiko labar-aztarnategia da. Bizkaiko prehistoriaren zatirik handiena hartzen du bere baitan, biztanle primitiboen kultura ordena kronologikoan erakutsiz.

Artisau-lantegi honetan, burdina-minerala metal bihurtzen zuten antzina. Gaur egun, Bizkaiko multzo industrial garrantzitsuenetariko bat da. Goza ezazu XIX. mendeko fabrika batean egoteak sortzen duen sentsazioarekin.
Euskadiko arkitektura berriaren sinboloa da; artea zerbitzatzeaz gain, adierazpen-baliabiderik jasoena bihurtu den arkitekturarena.
Baso sorgindu hau artea eta naturaren arteko erlazio berriaren adibide bikaina da. Sor ezazu zeure mihisea, pinuen perspektiba eta koloreekin jolastuz.
Arriskuan dagoen baso-faunaren babeslekua. Ezagutu itzazu gure faunako espezierik urrienak.
