Bizkaia Zubia, Euskadin
dagoen Gizadiaren Ondare bakarra (UNESCO) eta Estatuan
Industria kategoria duen bakarra.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba (UNESCO), Euskadiko
inguru aberatsenetakoa dugu paisaia eta ekologiaren aldetik.
Kantauriko kostaldeko lekurik ikusgarriena,
Gaztelugatxeko Doniene, Bakio
eta Bermeo artean.
Europako ezker-olaturik onena Mundakan.
Gernikako Arbola eta Batzar Etxea, euskal kulturaren muina eta funtsa.
Andra Mariaren Basilikako Erretaula, Lekeition, penintsulako garrantzitsuenetako bat.
Portugaleteko Alde Zaharra, Monumentu Multzo izendatua,
eta Getxoko itsasadarraren eremua, Sailkatutako Kultur Ondasun maila duen Monumentu Multzo izendatua.
Bermeo eta Ondarroako portuak, penintsulako bi portu garrantzitsuenetakoak.
Getxoko Kirol Portua, Euskadiko handiena.
Karmengo Amaren Jaietako ohiko itsas-prozesioa ta urteko gertaerarik garrantzitsuenetarikoa, Sardina Eguna, Santurtzin.
Harri Bihurturiko Dunak, orain dela 6.000 urtekoak, euskal kostaldean dauden era horretako bakarrak, Gorlizen.
Sopelanako Nazioarteko Nudista Lasterketa
Hondartzako Hipika Derbya, Gorlizen.
Bizkaiko hondartzarik luzeena, Bakion.
Nazioarteko Jaialdiak: Folklorea (Portugalete), Jazza,
Folka eta Bluesa (Getxo), Kaleko antzerkia (Lekeitio eta Santurtzi).
Chillida eta Henry Moore-ren eskulturak Europako Herrien Parkean, Gernikan.
Euskaraz idatzitako epigrafe zaharrenetariko bat, Plentziako Torre Barri etxearen armarrian.
Jatorri Izendapena duten produktuak: Bakioko txakolina,
Gernikako indabak eta piperrak.
Kontserbak eta sasoiko arrainik onenak, Bermeon,
Ondarroan eta Lekeition.
190etik gora jatetxe, ostatu hartzeko 70 leku eta turismo-jardueretarako 50 enpresa.
Itsaski Azoka: Itsasoari eta itsasoarekin loturiko gaien inguruko azoka: itsas kirolak, kultur ekintzak eta, batez ere, itsas gastronomia, itsaskia izanik protagonista nagusia.
Hamahiru turismo-bulego, urte osoan zehar zabalik. Horietako lauk
kalitate turistikoaren Qa eskuratu dute.