Gastronomia

Ardo-kopa

Euskal Herriko gastronomia artea ere bada, eta bertako sukaldarien lan bikainak aspaldian lortu du nazioartean merezi duen ospe handia. Sukaldaritzan erabilitako lehengai bikainak dira ondo egindako lan horren oinarri nagusiak, eta alde horretatik Bizkaiko lurraldea eta kostaldea izugarri emankorrak dira. Kantauri Itsasoak arrain bikainez hornitzen ditu gure mahaiak, errezeta ospetsuenak egiteko beharrezko osagaiak emanez, eta sukaldaritza onaren zale diren guztiak zain-zain egoten dira sasoian sasoiko elikagaiak dastatzeko; horietako askok Kalitateko Eusko Labela dute. Produktu horietako asko Jatorrizko Deituraren jabe dira; halaxe, adibidez, Gernikako piperrak eta indabak edo Txakolin zoragarria, Euskadiko tradiziozko ardo gazte hori, batez ere Bakioko lurretan egiten dena.

Ondarroa, Lekeitio eta Bermeoko sasoiko arrainen kontserbak ere oso estimatuak dira (batez ere, batez ere, Santurtziko sardinak, Zierbenako arrainak eta itsaskiak, eta Ondarroa, Lekeitio eta Bermeoko antxoak eta hegaluzea), portu horiek Kantauri itsaso oso baxura eta alturako porturik garrantzitsuenak baitira.

Racimo de uvas

MARMITAKOA.Plater honek euskal itsasontzietan du jatorria. Marmitakoa izena marmita hitzetik dator, ontzi-mota horre­tantxe prestatzen baitzuten arrantzaleek itsasontzian ber­tan. Errezeta klasikoa denez, hain­bat eratan presta daiteke. Prestatzerakoan hobe da mar­mitakoak min pixka bat edo bizi-puntua izatea, motel egotea baino, eta hegaluzea beti samur egotea.

ZURRUKUTUNA. Antzinako baratxuri-zopa, bakailaoaz aberastua. Baserrietako sukaldaritzaren adierazgarri nagusia da, eta bereziki, euskal eltzekariena. Zaporetsua eta apala, soila eta aldi berean bikaina, jatorriz esneaz egin ohi zen.

Lege-oharra