Hondartzak eta Natur Baliabideak

Hondartzak

  • Getxo. Zerbitzu guztiak: Areeta (Areeta), Ereaga (Algorta), Arrigunaga (Algorta), Gorrondatxe-Aizkorri (Andra Mari), Barinatxe-La Salvaje (Andra Mari).
  • Sopelana. Barinatxe edo “La Salvaje”. Urtero, uztailan erdialdean nudista-lasterketa ospetsu bat egiten dute bertan.
  • Arriatera-Atxabiribil. ISO 9001 eta 14001 ingurumeneko kalitate-ziurtagiria dute. Olatu handiak dituen hondartza da, surfa eta bodyboard-a egiteko oso egokia. Gainera, inguruko tabernetan ibili ohi diren gazteak sarritan joaten dira bertara.
  • Meñakoz. Hondartza bakartua da, urbanizatu gabea, xarma berezia duena. Nudismoa egitea ohikoa da bertan.
  • Gorliz eta Plentzia. Gorliz eta Plentzia udalerriek batera duten badia eder eta zabala.
  • Bakio. Armintza eta Bakioko hondartzen artean bada kosta-zati bakartu bat. Bakioko hondartza Biz­kaiko hondartzarik luzeena da (km1).
  • Bermeo. Aritxatxu. Neurri txikiak eta irispide zail samarrak dituen kala ederra.
  • Mundaka. Bertako hondartzak itsasadarraren bokaleari begira daude.
  • Lekeitio. Isuntza (ISO 9000 y 14000), Karraspio eta Salvaje hondartzak (azkeneko biak Mendexa udalerriarenak), San Nikolas uhartearen ondoan.
  • Ondarroa. Arrigorri eta Saturraran hondar­tzak, azken hori Ondarroa eta Mutriku artean.
  • Zierbena. La Arena Hondartza. Bertan aisialdieremu zabalak eta ostalaritza-eskaintza bikain bat daudenez, hondartzak dituen 966 metro eder hauek natur ingurune paregabea dira adin guztietako bisitariek benetan une politak igaro ditzaten. Hondartza Bizi Plataformaren zerbitzua du mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Surflaria olatuaren gainean

Surfa

Kirol honek gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta gero eta gehiago dira kirol honek sortzen duen zirrara barru-barruan sentitu nahi dutenak. Surf eskola asko daude ikasi nahi dutenentzat. Eta eskarmentu handiko surflariek, berriz, Kantauri itsasoko olaturik onenetako batzuk aurkituko dituzte Bizkaiko Kostaldean: Sopelanan, Bakion, Zierbenan eta, batez ere, Mundakan, bertako ezker-olatua, munduko olaturik luzeena, oro erakargarria da, bai surflarientzat eta bai ikusleentzat ere.

Lege-oharra