


Egitura geologiko honetatik aurrera, Getxotik Sopelanaraino, bada itsaslabar ikusgarrien ondo-ondotik igarotzen den pasealeku zoragarri bat, Bizkaiko Golkoaren ikuspegi ederrenetako bat ematen diguna. Leku interesgarri asko ditu, hala nola Aixerrota Errota, 1727an egina, Itsasargia, edo Galeako Gotorlekua (XVIII. m.) Bilbora zihoazen merkataritza-ontziak itsaslabarraren gainetik zaintzeko eraikia. Bereziki azpimarratu behar dira Aizkorri eta Barinatxeko dunak; bertako landaredia lehengoratzeko lanak egiten ari dira, Kantauriko itsasertzean desagertzeko zorian baitago.