Hondartzak eta Natur Baliabideak

Urdaibai

Urdaibaiko paisaia

Eskualde hau Matxitxako Lurmuturraren eta Izaro uhartearen babesean dago eta paisaia eta ekologiaren aldetik Euskal Herriko aberatsenetakoa dugu. Mundaka eta Bermeo begiratoki ezin hobeak dira ur gezak eta gaziak nola elkartzen diren ikusteko. Erreserba hori atsedenleku eta negu-pasarako tokia da Iberiar Penintsulara datozen ez-ohiko hegazti migratzaile askorentzat, besteak beste, arrano arrantzalearentzat edo mokozabalarentzat; bertan lokatz-eremuak eta lezkadiak ere badaude, eta horri guztiari esker balio ekologiko eta natural handiko habitata sortu da bertan. Ibai-bokalearen eskuinaldean Agustin Ibarrolaren Omako Baso Margotua ikustea merezi du.

Lege-oharra