



Itsasargiak eta kostaldea ezin dira elkarrengandik bereizi. Lurmutur eta ton-tor gainetan zutik, badute halako aire erromantiko bat. Bizkaian aipagarriak dira Galea Lurmuturra Getxon, Billano Lurmuturra Gorlizen, Santa Katalina Lekeition eta euskal kostaldeko irtenunerik nabariena, Matxitxako Lurmuturra, Bermeon.