



Nabigatzeko zaletasuna dutenek kirol-portu ezin hobea aurkituko dute Getxon. Portuan terraza asko daude eta Abrako ekosistemen erreprodukzioak dituen Getxoko Aquariuma ere ikus dezakegu. Plentzia, Santurtzi, Lekeitio, Zierbena eta Ondarroan ere kirol-portuak aurkituko ditugu. Bermekoa da Kantauriko baxura-arrantzako porturik garrantzitsuena eta bertako uretan lerro-lerro jarritako itsasontzi koloretsuak ikus ditzakegu. “Aita Guria” ontzia balearen arrantza interpretatzeko zentroa da eta bertan Bermeok XVII. mendean itsasoarekin zuen lotura ikus daiteke. Mundakan, portu txikia herriaren erdigunean dago. Santurtzi, Lekeitio eta Ondarroan, arrantzaren arte nekagarriak bat egiten du ontzien kolore eta tradizioekin.