Bakio udalerri ederra eta bitxia da. Mendiz eta baserriz inguratuta dago, eta 6 kilometroko labarrak ditu. Elizate harrigarri hau nahitaezko geldialdia da euskal kostaldearen ibilbidean.
Bakio harro dago bere hondartzaz, herrialdeko handiena baita, eta hain ondo zaindua egonik eta halako kalitatea duenez, arautegi zorrotzenek emandako ziurtagiriak lortu ditu (Kalitateko ISO 9001 eta Ingurumeneko ISO 14001, EMAS Sistema, 2007ko Ecoplayas Bandera). Itsas pasealekuak aukera emango digu hondartza osoa punta batetik bestera ezagutzeko eta itsaso harrotuaren ikuspegi ederraz gozatzeko. Arrazoi horiengatik, Surf, Wave Ski, Kayak Surfa eta horrelako kirolen zale direnek Bakio aukeratu ohi dute horietan jarduteko.
Natura maite dutenek eta gure ondarea hobeto ezagutu nahi duten guztiek ere aukera paregabea dute herri honetan seinaleztatutako eta autogidatutako hiru ibilbide ederrak egiteko. Ibilbide horrei esker, hainbat baseliza, errota, eraikin berezi, baserri, itsaslabar, mahasti eta gure lurraldeko aberastasun guztia ezagutuko duzu.
Hala ere, Bakioren ezaugarri bereziena Txakolina da. Ondo babesturiko lekuan dagoenez, mikroklima goxoa du, eta hori dela eta lurrak ezin hobeak dira bertako mahats-mota desberdinak landatzeko. Holaxe sortzen da Txakolina, nortasun bereziko ardo bikaina, arraina eta itsasoko beste hainbat produktukin jateko oso egokia.
... Bakio bake hitzetik datorrela eta bakezko leku esan nahi duela?


















Arimune *
Gaztelu Begi **
Agroturismo Bisalde
Agroturismo Basarte
Casa Rural Gaubeka

Agirre Lehendakaria Plazea, 3
48130
Tel. 946 193 395
Faxa 946 193 161
turismo@bakio.org
www.bakio.org
Udako informazio puntua
San Pelaioko Bide Nagusia, 48
48130
Tel. 946 195 721
turismoplaya@bakio.org