Bermeo itsasoari loturik egon da beti eta kostalde honetako arrantza-herri nagusia dugu. Itsasoari begira antolatuta dauzkaten turismo-baliabide ugariek argi asko erakusten digute hori. Arraina portura iristen denean sekulako bizitasuna izaten da bertan. Arrantzaleen kofradia, kaiak, itsasontziak eta portu zaharreko etxeak, denak dira itsasoarekiko harreman horren erakusgarri.
Horregatik, bisitariak ezin ditu ikusi gabe utzi alde zaharra eta portua eta kolore biziz margoturiko bertako itsasontziak. Ertzilla dorretxean Arrantzalearen museoa dago; txukun asko jaso dira bertan aspaldiko marinel ohiturak, arrantza-arteak, ontzi-motak, aparailuak eta antzinako langintza horren bilakabidea. Aita Guria baleontzia antzinako bale-arrantzaren inguruko argitasun guztiak emateko atondutako zentroa da gaur egun. Baina Bermeon dena ez da begiratzea eta mirestea. Parte hartze biziago batekin gozatu nahi duen orok bere nahiekin ongien egokitzen den jarduera topatuko du hemen; oinez edo bizikletan egiteko ibilbideak, era askotako itsas jarduerak, olatuen gainekoak nahiz azpikoak. Gainera, Bermeon kultura eta jai giroko egitarau zabala dugu, eta parte hartu eta bertako biztanleen izateko era pixka bat gehiago ezagutu ahal izango du bisitariak.
... Ur azpiko harkaitz batean, Gaztelugatxeko Doniene ermitaren behealdean, badela Begoñako Ama Birjinaren irudi bat, eta urtero Bizkaiko urpekariek lore-eskaintza egiten diotela?































Hotel Txaraka **
Agroturismo Lur Deia
Pensión Torre Ercilla **
Agroturismo Kasa Barri
Agroturismo Artiketxe
Agroturismo Mañuko Benta
Albergue Mañuas
Pensión Aldatzeta *
Casa Rural Arrizurieta
Hotel Apartamento Rural Atxurra ***

Lamera z/g
48370
Tel. 946 179 154
Faxa 946 179 152
turismoa@bermeo.org
www.bermeo.org