Gernika

Gernikako Batzar Etxea

Gernika Urdaibaiko biosfera-erreserbaren erdian dago. Gu­re herriaren historiaren eta be­re tradizioen ikur nagusia da.

Batzar Etxea eta Gernikako Arbola derrigorrezko bisitak dira. Egungo eraikina Bizkaiko Legebiltzarra da, euskaldunen askatasunaren sinboloa. Lehendakariak bere karguari zin egiten dion lekua.

Astelehenero, Gernikako azokak aukera paregabea eskaintzen dio bisitariari bertakoekin nahasteko eta kalitateko Labela duten baserri-produktuak erosteko. Gernikako piperrak eta babarrunak. Eta hurrengoak ere derrigorrez ikustekoak dira: urriko lehen igande eta astelehenean, pirenaiko arrazako Euskadi txapelketa, eta urriko azken igande eta astelehenean, nekazaritza-azoka.

Gernikaren bonbardaketak erabat aldatu zuen UNESCOren “BAKEAREN HIRIA” saria jaso duen herri honen historia. Bakea­ren Museoaren erakusketa iraunkorrak gertakizun ikaragarri haren xehetasunak ematen ditu.

BA AL DAKIZU ...

... Zesta Punta munduko pilota-joko azkarrena dela? Pilotak orduko 300 km-ko abiadura hartzen baitu.

ZER IKUSI ETA ZER EGIN
  • Azokak. Astelehenero Gernikan tradiziozko euskal azoka
  • Txartel bakarra. Gernikako 4 leku interesgarri ikusteko aukera ematen du:
    • Bakearen Museoa
    • Euskal Herria Museoa
    • Batzar Etxea
    • Udaletxea Jauregia

    Txartel honen bidez %25eko beherapena izango dugu sarrerako salmenta-prezioan, horrekin ordaintzen den lekuetan. Turismo-Bulegoan salgai.

  • Bisita gidatuak. bisita orokorra, bonbardaketari buruzkoa, Andra Mari eliza, Gernikako azokak eta haurrentzako bisita. Audiogiden zerbitzua.
  • Esku-pilota eta zesta puntako erakustaldiak. Bi pilota-modalitate horien erakustaldia ikusteko aukera. Informazio gehiago Turismo Bulegoan.
IKUSI BEHARREKOAK
  • Batzar Etxea
  • Bakearen museoa
  • Euskal Herria Museoa
  • Udetxea Jauregia
  • Henry Moore eta Eduardo Txillidaren eskulturak
  • Picassoren “Gernika”ren zeramikazko horma-irudia
Non jan
  • Lezama. Tel. 944 653 769 Más de 33€tiene menú del día
  • Batzoki. Tel. 946 253 858 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Omago Txiki. Tel. 946 253 332 Hasta 21€tiene menú del día
  • Santanape. Tel. 946 251 191 Más de 33€tiene menú del día
  • Arane. Tel. 946 257 827 Hasta 21€tiene menú del día
  • Arrien. Tel. 946 258 551 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Boliña. Tel. 946 250 300 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Gernika. Tel. 946 250 778 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Julen. Tel. 946 254 927 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Zaharra. Tel. 946 250 587 Más de 33€
  • Zallo Barri. Tel. 946 251 800 Más de 33€tiene menú del día
  • Zimela. Tel. 946 251 012 Más de 33€tiene menú del día
  • Bengo-Etxe. Tel. 946 225 309 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Alboka. Tel. 946 252 667 Hasta 21€tiene menú del día
  • Txaporta. Tel. 946 252 200 De 22 hasta 33€tiene menú del día
Non lo egin
Turismo bulegoa

Artekalea, 8
48300
Tel. 946 255 892
Faxa 946 253 212
turismo@gernika-lumo.net
www.gernika-lumo.net

Lege-oharra