Gorlizera etortzeak naturaz gozatzea esan nahi du. Gorliz atseden eta aisialdirako prestatutako herria da. Leku ezin hobean kokatua dago, itsaso urdinak eta barnealdeko berdetasunak patxadaz bat egiten duten ingurune paregabean.
Gorliz oso herri egokia da era guztietako jarduera osasungarriak egiteko, bai uretakoak (windsurfa, urpekaritza, igeriketa, surfa, piraguismoa...)eta baita lehorrekoak ere (mendi ibilaldiak, txirrindularitza, eskalada, rappela, hipika...).
Gorliz ezagutzea zentzumenez gozatzea da; gainera, historia eta ondare gaietan honako aukera ikusgarriak ditu: Itsas Erietxea, Estatuan oso-osorik hormigoi armatuz egindako lehenengo eraikina; badia; berritzen ari diren itsas pasealekua, harri bihurtutako dunak, 6.000 urtekoak, euskal kostaldean dauden era horretako bakarrak; Areilza Doktorearen eta Laureano de Jadoren oroitarriak; kostaldean labarrak eta begiratokiak dituzten 4 kilometroko ibilbide ekologikoak; XVIII. mendean eraikitako Azkorriaga gotorlekuaren aztarnak; Gorlizko itsasargia Billano lurmuturrean: Billano uhartea, Ama Sortzez Garbiaren eliza, Andra Mari Ermita...
Gainera Gorlizek era guztietako proposamenez osaturiko kultur eta kirol gertakarien agenda eskaintzen dizu. Eta otorduetarako eta ostatu hartzeko eskaintza handia, zaletasun eta ahalbide guztietara egokitua.
... Gorliz Bizkaian eguzki-ordu gehien dituen udalerria dela? Bere kokaleku eta orientazioari esker mikroklima berezia du.




















Artebikondo **
Entrepinos *
Camping Gorliz 2ª con Bungalows 2ª
Albergue de Gorliz

Iberrebarri plaza, 4
48630
Tel. 946 774 348
Faxa 946 771 938
turismo@gorliz.net
www.gorliz.net