Gaur egun Lekeitio itsasoari begira bizi da. Alde zaharrak arrantzale eta eskulangileen garai bateko bizimodua gogorazten digu eta bertako kale estu harriztatuetan ezkutatuta badira hainbat etxetzar, dorretxe eta komentu, denak bizitasun handiko portura begira, han oraindik maiz ikus daitezke arrain freskoa portura dakarten ontziak edo sare-konpontzaileak lanean.
Dena da patxada eta lasaitasuna, izan ere, Lekeitio hiri motelen sarean (CITTÁ SLOW) sartzera doa: portu eta hondartzako paseoak, eguzki-sartzea edo neguan olatuak harkaitzetan hausten ikustea. Kultura-egutegia ere ekitaldiz beterik dago: azokak, kale-antzerkia, zinema, erakusketak, festak eta tradizioak. Hitz gutxitan esanda, bertako jende jatorrarekin ondo pasatu eta itsasoak dakarzkigun sentzazioekin gozatzeko giro ezin hobea.
... Diego Rivera, Frida Kahlo pintorearen senar mexikarra, eta pintorea bera ere, denboraldi batez Lekeition bizi izan zela, eta herriari buruzko koadro batzuk margotu zituela?






























Hotel Aisia Lekeitio ***
Hotel Zubieta ***
Metrokua Hotela **
Hotel Beitia **
Piñupe *
Kanping Leagi
Kanping Endai
Trinkete Etxea
Hotel Oxangoiti **

Independentziaren Enparantza
48280
Tel. 946 844 017
Faxa 946 844 167
turismo@lekeitio.com
www.lekeitio.com