Mundakak ospe handia hartu du nazioartean bere ezker olatuagatik. Herri lasaia eta marinela da, eta portuak eta arrantzaleen etxe zaharrek osatzen dute bere bihotza. Esan liteke bertako kaleek marinelen antzinako eta oraingo historia kontatzen digutela, etxe bakoitzeko, eliza bakoitzeko hormetan idatzitako ahalegin eta sarien historia hain zuzen.
Santa Maria eliza berpizkundeko estiloaren erakusgarria dugu; goialdean dorre neogotikoa du, XVI. mendekoa. Bandoen arteko gerra-garaian eraiki zuten, eta XVI. mendean berreraiki eta handitu. Santa Katalina ermita, 1885. urtean berreraikia eta oraintsu zaharberritua, gotikoaren eta berpizkundearen arteko trantsizioko eraikina da. Bereziki aipatu beharrekoa da Gurutzea, izen bereko kalean dagoena; berpizkunde berantiar erromanista estilokoa da; alde batean gurutzea du, eta bestean Ama Birjina eta haurra.
Udal Liburutegia ere ikusi beharrekoa da. Zaharberritutako antzinako arrantzale-etxe batean dago. Santiago Bidea kostaldean barrena egiten zuten erromesen aterpe ere izan zen garai batean.
... Bizkaiko Lehen Jauna eta Eskoziako printzesa baten semea zen Jaun Zuria jatorriz Mundakakoa zela?

















Atalaya **
Mundaka *
El Puerto *
Apartamentos Mundaka **
Kurutziaga *
Portuondo "Q": 1ª con Bungalows 1ª
Isla-Kale

Kepa Deuna z/g
48360
Tel. 946 177 201
Faxa 946 177 201
turismo.mundaka@bizkaia.org
www.mundaka.org