Ondarroa kontraste biziko tokia da, eta mendiak eta itsasoak aurrez aurre topo egiten dute. Tradizioa eta modernotasuna uztarturik ikus ditzakegu kale beretan.
Bertako nortasun sendoak eta izaera abegitsu zintzoak liluratu egingo gaitu.
Ondarroako portua, harrapaketa freskoen bolumenari dagokionez, Kantauri itsasoko alturako arrantza-porturik garrantzitsuena da. Antzina, Zubi Zaharraren aldamenean lotzen zituzten arrantzaleek beren txalupak. Halere, arrantzaren sektoreak XIX. mendearen amaiera aldera ezagutu zuen garapenaren ondorioz, azpiegitura berriak eraiki behar izan zituzten.
Ondarroako kaleak bizirik daude. Aski dugu goizean Artabide eta Itsasaurre kaleetan, portuaren inguruan edo alde zaharreko Erribera eta Nasa kaleetan ibiltzea konturatzeko nolako bizitasuna duen herri honek, eta aldi berean, aukera ere izango dugu herrian darabilten euskalki berezia ezagutzeko, ondarrutarren altxor preziatu eta beren nortasunaren ezaugarri nagusi.
... Inazio Loiolakoaren ama Ondarroako Likona Dorretxean jaio zela?













Patxi Pentsioa
Agroturismo Harizpe

Kofradia Zaharra - Erribera, 9
48700
Tel. 946 831 951
Faxa 946 831 951
turismobulegoa@ondarroakoudala.net
www.ondarroa.eu