PLENTZIA

Plentziako pasealekua

Ez dago Plentzia baino leku hoberik lasaitasuna eta patxada gogoko dutenentzat. Kokaleku aparta du eta aukera ematen digu naturarekin harreman estua izateko, bai itsasa­darraren ondotik bokaleraino doan pasealekuan barrena ibiliz, eta bai ondoko itsaslabarretako bidetik txangoa eginez inguruko bazter ikusgarriekin gozatzeko.

Uriak alderdi erakargarri asko ditu, besteak beste, itsasadarra, itsasorako bidean mantso-mantso doan ur berde eta garbiaren gainean pausaturiko ontziez apaindua, eta bere badia ederra. Plentziako hondartza bertako uren baretasunagatik da ezaguna, bainu on bat hartzeko oso leku aproposa baita. Sarritan, bere kale estuetan gordetzen den historia aberatsa oharkabean pasatuko zaio bisitariari.

Herri-gune Historikoa ezagutzea eta bertan dagoen ondare aberatsa ikustea dira Plentziak eskaintzen dizkigun beste aukera batzuk. Bertan sartzean herriko marinel-etxeak eta jauretxeak ikusiko ditugu. Nahitaez ikusi beharrekoak: Andre Maria Madalena Eliza; Plasentia de Butrón Udal Museoa dagoen eraikina; Torre Barri etxea; etxe honetako Muxica-Butron familiaren armarrian euskaraz harrian idatzitako hitz zaharrenetariko batzuk dauzkadago euskarazko idaz­kirik zaharrena (1603 urtekoa). Balio historiko handiko beste elementu bat Santiago arkua da, hiriko Erdi Aroko harresitik geratu den aztarna bakarra.

BA AL DAKIZU ...

... euskaraz idatzitako epigrafe zaharrenetariko bat Plentziako Torre Barri etxearen armarrian dagoela, eta 1603. urtekoa dela?

ZER IKUSI ETA ZER EGIN
  • Butroeko Gaztelurako ibilaldia. Bide seinaleztatu batek (Gr-280) Butroe familiaren gaztelu itzelera eramango gaitu.
  • Turismo Aktiboa. Monitore profesionalen laguntzarekin hainbat ur-kirol egin ditzakegu, bai Plentzian eta bai inguruko herrietan.
  • Taldeentzako bisita gidatuak, turismo bulegoan hitzartu
IKUSI BEHARREKOAK
  • Andre Maria Madalena Eliza
  • Barri Dorretxea. Butroe leinuaren dorretxea
  • Plasentia de Butron Udal Museoa
Non jan
  • Arrarte. Tel. 946 771 444 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Arriolane Cervecera. Tel. 946 772 168 Hasta 21€
  • Batela. Tel. 946 771 859 Hasta 21€tiene menú del día
  • Batzoki. Tel. 946 772 623 Hasta 21€
  • Bibi. Tel. 946 772 849 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Bodegón Villa de Plentzia. Tel. 946 772 903 Más de 33€
  • Gurea. Tel. 946 770 288 Hasta 21€tiene menú del día
  • Kaian. Tel. 946 775 470 / 946 772 103 Más de 33€
  • El Puerto. Tel. 946 770 309 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Larrakoetxea Casa Rural. Tel. 946 770 860 Más de 33€
  • Pauli. Tel. 946 771 295 Hasta 21€tiene menú del día
  • Perana. Tel. 946 771 859 Más de 33€
  • Saratxaga. Tel. 946 772 376 Hasta 21€
  • Zuribeltz. Tel. 946 774 255 Hasta 21€tiene menú del día
  • Bahía de Plencia. Tel. 946 775 734 Más de 33€
Non lo egin
Turismo bulegoa

Goñi Portal
Erribera Kalea, 23
48620 Plentzia
Tel. 946 774 199
Faxa 946 774 022
turismo.plentzia@bizkaia.org

Lege-oharra