PORTUGALETE

Bilboko itsasadarraren bokalea

Portugaleteko udalak historia emankorra du, bertako monumentuen aberastasunean islatua.

Herrigune Historikoa, Monumentu Multzo izendatua, erakargarri nagusietako ba da bisitarientzat.

Galtzada-harrizko kaleetan barrena ibili ondoren, XV. mendearen amaierako Salazar Dorretxeraino iritsiko gara, eta bertako erakusketa iraunkorrean Berrespenaren Pribilegioa ikus dezakegu, Gaztelako errege eta Bizkaiko Jaun Joan II.ak 1432. urtean emana, Fundazioaren Hiri Gutuna hitzez hitz jasotzen duela.

Andre Mariaren basilikaren barruan, errezamentu garaiko bere erretaula ederrarekin, Eliz Artearen Museo txiki bat dugu.

Zubi Esekia, Gizateriaren Ondare dena, XIX. mendearen amaierako ingeniaritzaren emaitzarik handienetako bat dugu, eta lehenengo transbordadore-zubi esekia da mundu osoan. Arkitektura eta funtzionaltasuna, edertasuna eta erabilgarritasuna uztartzen ditu.

"Rialia" Industriaren Museoa kultura, artea, historia eta etorkizuna biltzen dituen eremu irekia da, Bizkaiaren garai bateko industriaren berri eskaintzen digu.

BA AL DAKIZU ...

... Portugalete Hiribildua emakume batek, Bizkaiko Andrea zen Mª Díaz Harok, fundatu zuela 1322. urtean?

ZER IKUSI ETA ZER EGIN
  • Urteko astearte, ostegun eta larunbat guztietan “Baserritarren Azoka” egiten da Solar Plazan, eta bertan ortuko produktuak, loreak eta landareak saltzen dituzte.
  • Udal Musika Bandak urte osoan egiten ditu kontzertuak Solar Plazan bi igandez behin.
IKUSI BEHARREKOAK
  • Zubi Esekia
  • Santa Maria Basilika
  • Salazar Dorrea
  • Alde Zaharra, Monumentu Multzo Izendatua
  • Rialia Industria Museoa
Non jan
  • El Jardín. Tel. 944 622 146 Hasta 21€
  • Rovira. Tel. 944 724 450 Hasta 21€tiene menú del día
  • La Fragata . Tel. 944 623 922 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Las Tablas. Tel. 944 003 464 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Patxín 2. Tel. 944 961 185 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Asador El Abra. Tel. 944 956 808 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Leo. Tel. 944 610 405 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Auntz (hotel). Tel. 944 014 800 Más de 33€tiene menú del día
  • Marta. Tel. 944 952 345 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Náuticos. Tel. 944 724 415 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Taberna Unai. Tel. 944 966 602 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Torre de Salazar. Tel. 944 966 585 Más de 33€tiene menú del día
  • Txangurro. Tel. 946 008 416 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • El Hule. Tel. 944 722 104 De 22 hasta 33€tiene menú del día
Non lo egin
Turismo bulegoa

Paseo de la Canilla, s/n
48920
Tel. 944 729 314
turismo@portugalete.org
www.portugalete.com

Lege-oharra