SANTURTZI

Santurtziko portua

Duela urte asko, Santurtzi Bizkaiko baxura-portu nagusia zenean, sardina-saltzaileak ibiltzen ziren portuan gora eta behera. “Desde Santurce a Bilbao” abesti erromantikoak oso famatu egin zituen. Tamalez, orain ez dugu emakume haien arrastorik aurkituko.

Hala ere, itsasoko haizeak parrillan erretako arrainen usain gozoa dakarkigu oraindik. Bisitariek ezin diote eutsi Santurtziko sardina famatuak edota modu tradizionalean erretako beste edozein urte-sasoiko arrain dastatzeari. Bestalde, Oriol Jauregiaren ondoan dagoen begiratokitik, Abra Badiaren bista izugarriak daude.  Norbaitek behin esan zuenez, badia honen edertasuna San Frantzizkokoarekin aldera daiteke.

Bisitari ausartenek Serantes mendiaren tontorrera igotzeko aukera dute. Bere itxura piramidala dela eta, XVIII. mendean hainbat ikerketa egin ziren mendiari buruz, sumendi bat zelakoan. Ideia hori, ordea, baztertu egin zuten azkenean, ez baitzen harri plutonikoen inolako arrastorik aurkitu. Bista ederrak eskaintzeaz gain, Serantes mendiak bidexka ugari eta gotorlekuen hondarrak ditu. “Cornites” Erromeria ere bertan ospatzen da urtero. Gainera, klima onberagoen bila zerua zeharkatzen duten hegazti migratzaileen igarolekua da.

Euskal Kostaldeak eta berau osatzen duten udalerriek bateratu eta aldi berean bereizi egiten dituen izaera bat dute. Izaera hori Santurtziko jaietan ere islatzen da. Iragana berpizten duten antzinako ohiturez beterik daude, eta esperientzia ahaztezina eta paregabea eskaintzen diote bisitariari.

BA AL DAKIZU ...

... zaldiek tiratutako tranbia iritsi aurretik, Santurtziko sardina-saltzaileak Santurtzitik Bilboraino oinez joaten zirela (14 km), oinutsik eta buru gainean sardinaz beteriko otarre bat zeramatela?

ZER IKUSI ETA ZER EGIN
  • Bisitaldi gidatuen programa:
    • “Santurtzi, herrixka ederra” 60 minutuko bisitaldi kultural eta historikoa. Dohainik
    • “Natura-bisitaldia: Serantes Mendia ” Igandero maiatzatik aurrera. 4 ordu dohainik.
    • Santurtzi eta Abra, babesleku naturala. Hegazkiak  begiztatzea. Dohainik.
  • Itsas-ibilaldiak: “Santurtzitik Bilbora”. Haisera Bilboko Itsas Museoaren kaian eta amaiera Santurtziko Laket-portuan. Larunbatena maiatzatik aurrera.
  • Belaontzian ibilaldiak. Egun bateko, egun erdiko eta 6 eguneko irteerak uztailatikk irailara euskal kostaldetik.
  • Santurtziko Baleak, 5 eguneko ihesaldia. "Zetazeoen begiztatzea".
  • Asteburu ornitologikoak, "hegazkien begiztatzea".
IKUSI BEHARREKOAK
  • Arrantza-portua, Arrantzaleen Kofradia eta Karmengo Ama
  • Oriol Jauregia
  • Dorretxea. XVIII. mendeko eraikina
  • San Jorge Eliza
  • Sardina-saltzailearen Oroitarria
Non jan
  • Bodegón I. Tel. 944 839 057 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Currito. Tel. 944 937 308 Más de 33€
  • Don Jaime. Tel. 944 839 274 Más de 33€tiene menú del día
  • El Palacio. Tel. 944 934 100 Más de 33€tiene menú del día
  • Hogar del Pescador. Tel. 944 610 211 Más de 33€
  • Kai-alde. Tel. 944 610 034 Más de 33€
  • La Bodega. Tel. 944 833 365 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • La Parrilla de Santurtzi. Tel. 944 051 167 Más de 33€tiene menú del día
  • La Trainera. Tel. 944 064 506 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Los Hermanos. Tel. 944 610 451 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Maisu. Tel. 944 837 880 Más de 33€tiene menú del día
  • Marina. Tel. 946 089 486 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Pazo Doval. Tel. 944 610 636 De 22 hasta 33€
  • Restaurante Argentino Caminito. Tel. 607 934 002 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • San Jorge. Tel. 944 839 393 De 22 hasta 33€tiene menú del día
  • Sotavento. Tel. 944 837 162 Más de 33€
  • Uxoa. Escuela de Hostelería. Tel. 944 625 823 Hasta 21€tiene menú del día
  • Batzoki. Tel. 944 622 219 De 22 hasta 33€tiene menú del día
Non lo egin
Turismo bulegoa

Avda. Cristóbal Murrieta, 25
48980
Tel. 944 839 494
Faxa 944 627 131
turismo@santurtzi.net
www.santurtzi.net

Lege-oharra