Itsaslabar harrigarriek eta hondartza bakartuek, itsasoarekin bat eginda, ahaztu ezineko paisaia sortu dute bertan. Kirola eta aisia naturaltasun osoz uztartzen dira Sopelanan, Bizkaiko kostaldeko herri harrigarrienetako bat.
Natura hutsa. Orain milaka urte era-tutako formazio geologikoak nabarmendu behar dira labarrek eta itsasoak estu-estu besarkatzen duten kostalde honetan.
Udalerri honetan era askotako jarduerak egin daitezke. Bertako itsasoak eta mendiek hain ezaugarri egokiak dituztenez, eta Bilbotik oso hurbil dagoenez, lekurik egokiena da hiriko zalapartatik urruntzeko. Bazter izugarri ederrak ditu, eta itsaso eta mendien ikuspegi panoramikoek bake eta lasaitasunezko sentsazio atsegina sortzen dute ikuslearengan; arratsek, batez ere, paregabeko edertasuna dute.
Udalerri osoan nonahi aurkituko dituzu naturaz eta kirolez gozatzeko aukerak. Sopelanak aukera paregabea ematen digu era guztietako jarduerak egiteko: adibidez, surfa, parapentea edo eskalada, azken hau Santa Marinako Harkaitzetan; harkaitz horien gainean bada ermita eder bat. Gainera, hainbat arrazoirengatik oso ezagunak diren lau hondartza ditu.
... Sopelana udalerriak gaur egun hartzen duen lurraldearen barruan Historiaurreko giza kokaleku batzuen aztarnak ikus ditzakezula?



































Hotel Modus Vivendi ***
Goizalde **
Camping Sopelana 3ª con Bungalows 3ª
Casa Rural Telleri

Loiola Ander Deuna, 28
48600
Tel. 944 065 519
Faxa 946 767 015
turismo@sopelana.net
www.sopelana.net
Informazio puntua
Aretxabaleta enparantza, 1
48600
turismouda@sopelana.net