Ibaizabalen ezkerraldeko punturik mendebaldekoenean, Zierbenako herri txikia aurkitzen da, garai bateko arrantzale kutsua eta kostaldeko gastronomia berezia egun oraindik ere bizi-bizirik gorde dituena.
Landa-eremuen eta itsas bazterren arteko binomioari esker, Zierbena toki ezin egokiagoa da atsedenean une atseginak igarotzeko,
Euskal Herriko ingurune lasai eta tipiko batean, Hiri Handiaren zalapartatik 20 km-tara besterik ez.
Zierbenako arrantza-portua eta La Arena hondartza udalerri honek dituen bi erakargarri turistiko nagusiak dira, eta benetan paisaia pribilegiatua eskaintzen digute, Euskal Herriko kostaldean tipikoak diren horietakoa. Zierbenako arrantza-portuak bere betidaniko xarma hori gordetzen du, bere arrantza-ontziekin eta bere aisialdi-ontziekin, eta horren inguruan, maila handieneko jatetxe sorta paregabea aurkituko dugu bisitari guztien aho-gozagarri.
Zierbenak, halaber, mendi-ibilbide ugari ditu, oinez nahiz bizikletaz egin daitezkeenak, eta bisitariari itsasoaren eta mendien ikuspegi ederrak eskaintzen dizkiotenak.
... Zierbenako biztanleak "Galipo" izenez ezagunak dira, arrantzaleek egunean harrapatutako arrainak eramateko erabiltzen zuten saskiari erreferentzia eginez?



























Hotel Kaia **

Barrio El Puerto s/n
Edificio Multifunción
48508 Zierbena Bizkaia
Tel. 946 404 974
Fax 946 366 284
turismo@zierbena.net
www.zierbena.net