www.bizkaiacostavasca.com web gunea erabiliz gero, erabiltzaileak lege-informazio honetako baldintza guztiak onartu beharko ditu. Beraz, edukiarekin ados ez badago, ez du web hau erabili beharko.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, web gunea edo bertako zerbitzuak eta edukiak ezarri beharreko indarreko legeriaren arabera eta oro har onartutako moralaren eta ohitura onen edo ordena publikoaren arabera erabiltzeko. Bizkaia Costa Vascak web gunerako sarbidea aldez aurretik jakinarazi gabe eragozteko eskubidea izango du, erabiltzaileak lege-informazio honetan xedatutakoa betetzen ez badu.
Bizkaia Costa Vascak une oro aldatu ahal izango ditu baldintza hauek.
Bizkaia Costa Vascarekin harremanetan jarriz gero (kontsultaren bat egiteko edo zerbitzuren bat eskatzeko), galderei erantzuteko eta eskatutako informazioa emateko erabiliko dira zure datuak.
Norberaren datuak beste era batera erabili ahal izateko, erabiltzaileak berariazko onarpena eman beharko du aldez aurretik, Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eskatutakoa kontuan hartuta.
Web honetako edukiak Bizkaia Costa Vascaren edo hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen eraginpean daude. Ez dago inolaz ere www.bizkaiacostavasca.com web guneko datuak eta edukiak oso-osorik edo zatika berregiterik (eta jarduera hori jazarri egingo da). Izan ere, halakorik eginez gero, jabetza intelektualari edo industrialari buruzko indarreko legeria urratuko da.
Web gune honetan agertu eta babestuta dituzten lanak baimenik gabe erabiltzean jabetza intelektualaren arloan dituzten eskubideak urratu egin direla uste badute, erabiltzaileak Bizkaia Costa Vascarekin jarri ahal izango dira harremanetan eta edukia kentzeko edo sarbide publikoa eragozteko eskatu ahal izango diote.
Lege-oharra