Aurkezpena

Urdina eta orlegia nahasi egiten diren lurraldean, non biziak itsaso eskuzabalari, aldi oro, izateagatik, eskerrak ematen dizkion; paisaiaren oroimenak, bide-bihurgune bakoitzean, edertasun paregabeko, basatiko eta hutseko pasarteak gogorarazten dituen tokian; non herriko historia gorabeheratsuak, burdinan idatzitakoak, bere jatorriak, zibilizatuak nahiz ez-zibilizatuak, dakizkien; belaunaldi askoren askatasunen eta kultur berezitasunez jositako mendeetako oinorde jatorrena jagoten den lurrean; non modernotasunak bere bihotzean iragana eramango duen.

Bizkaia. Bizkaiko kostaldea. Natura aratzeko Urdaibai inguruaren -gaur egun, gizon-emakume guztien ondarea dena- jaun eta jabe; itsaslabarreko arroken agertoki sinestezinetan kokatutako urre-koloreko hareako hondartzak bereak dituena. Bizkaiko itsasbazterra, askotariko ondarearen batukari amaigabea; ikur-lurra, non Gernikako Batzar Etxea, Gernikako Haritz Zaharra, Abrako Zubi Transbordadorea edo Gaztelugatxeko San Joan dauden.

Xarmak ukitutako lurrak, bidaia egiteko gogoa eransten duten horietakoak. Itsasertz-kilometroak, euskal zerizana ezagutzeko sarbide-bidaia itsasoan barrena. Mundakatik Portugaletera eramaten gaituena, hau da, itsasbazter-puska xarmangarri honetako sortaldetik sartaldera; Bermeon, Bakion, Gorlizen, Plentzian, Sopelan, Getxon edo Gernika-Lumon barrena.

Bizkaiarenganako maite-sua, eta Bizkaia munduan ezagutarazteko gogoa ditu euskarri Bizkaiko kostaldeko turismoa sustatzeko Euskal Kostaldea Euskal Kostaldea izeneko elkarteak, bizkaitarron interesen lekuko zintzoa denak; azken finean, herritarrongan baitatza oroimenaren txoko bitxi honek agertzen duen eragin sendoaren arrazoi nagusia. Topikoa bada ere, zeren bizkaitarrok bilakatzen baitute horren berezi gure etxea. Bizkaitarrok beso zabalik hartzen dugu bisitaria beti, eta, ondorioz, bidaiaria, guregana heldu bezain laster egoten da gustura gure artean, lasai asko, "betiko lagunekin" dagoela badakielako. Lurralde honetaraino heltzen denak, aise gozatuko du ezin konta ahala ekitaldiez, udan zein negu; gure antzinako tradizioekin zerikusia duten emanaldiez edota gure milaka urteko kulturan sustraiak dituzten jaiez. Tradizio jatorrez mintzatzean, ezin dugu alde batera utzi gastronomia bizkaitarra, gure herria munduan ezagun bilakatu duen topikoen artean topikoena. Bertoko lehengai bikainak oinarri hartuta, eta irudimen handiko artisten garrez apainduta, gure sukaldaritza, inolako zalantzarik gabe, gure erakarmenik handiena bilakatu da.

Nolanahi ere, guregana etortzeko zergatia edonolakoa dela ere, ongi etorri gurera.